Goizean goizetik Aldai Plaza hartu dute tokiko ekoizleen azokak eta sagar-zukua egiteko tresneriak. Momentuan ekoiztutako sagar-zukua dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, bai eta sagardoa egiteko prozesua gertuagotik ezagutzeko beta ere.
Sagarrek herriko historian izan duten garrantzia azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, eta positiboki baloratu dute lehen edizioak izan duen harrera.