APILLek abiatuko du berriro Laudio Bono kanpaina Laudioko Udalaren laguntzaz. Horrela, 1.280 bono kaleratuko ditu diruaren truke aldatzeko kanpainara batzen diren saltokietan erabiltzeko.
Tiketak eskura daitezke azaroaren 2tik aurrera, agortu arte. Elkartearen bulegoetan egingo da (Zumalakarregi etorbidea 33, 1. eskuina) 9:30etatik 17:30ak arte astelehenetik ostegunera eta 9:30etatik 14:30ak arte ostiraletan.
Adin nagusiko bakoitzak 4 “elikadura” bono eta 4 “merkataritza” bono lor ditzake eta gehiago erosteko parada izango du beste pertsona baten NANa baliatuta.
Erabiltzeko epea azaroaren 2an hasi eta abenduaren 15ean bukatuko da. Erosketa bakoitzean 2 bono besterik ez dira erabiliko eta ez da dirurik itzuliko. “Elikadura” bonoek 8 euro balioko dute eta 10 euroko balioa izango dute, ordea, “merkataritza” bonoetan 20 euro gastatuko dira 25 euroren truke aldatzeko. Lehenengo motako 300 plazaratuko dira eta 980 bigarren motakoak.