Sutea piztu da gaur gauean Aretako Lipmesa lantegiaren atzeko aldean. 22:00ak aldera bertaratu ziren suhiltzaileak sua itzaltzera. Auzokideek Aiaraldea Gaurri jakinarazio diotenez, ordea, 2:30ak aldera berriro hartu du indarra suak. Hala, suhiltzaileek berriro ekin diote lanari, ahalik eta eraikina normaltasunera itzuli den arte.
Hirugarren sutea
Ez da lantegi horretan gertatzen den lehen sutea, iragan urriaren 20an beste bat egon baitzen. Lau urte daramatza fabrikak hutsik, 2013ko urrian itxi baitzuten. Udaltzaingoak adierazi du oraindik ez dakitela zerk eragin duen sua.