Elkartasun azoka eta umeen tailerrak nagusitu ziren goizean. Eguerdian, aldiz, Untzueta dantza taldearen erakustaldia egon zen, baita adierazpena irakurtzeko ekitaldia ere. Ondoren, herri bazkaria egin zuten Rakatapla elkartekoek ehundik gora lagunentzat. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa eta zumba saioa egon ziren. Aldai plaza izan zuten topagune. Bertan izan ziren gaueko kontzertuak ere.