Sailkapeneko goiko postuetan zegoen San Ignacio futbol taldea jaso zuen larunbatean CD Laudiok Ellakuriko zelaian.
Euripean jolastu zuten partida eta Laudioko jokalariek San Ignacioren nagusitasunari aurre egitea lortu eta 2-1 irabazi zuten norgehiagoka. Hernaezek eta Tudancak sartu zituzten talde lokalaren golak.
Garaipen honen ostean sailkapeneko 11. postuan kokatu da CD Laudio; 10 puntu ditu guztira.