Atzo izan zen VIII. Ibilbide Mikologikoaren sari banaketa. Haitzulo Barri tabernak lortu zuen pintxo mikologiko onenaren saria, “HaitzulONDDO”rekin. El Tunel eta Ederkik lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.
Iluntzek, aldiz, kazolatxo onenaren saria jaso zuen, “Presa iberikodun ziza rissotoa”rekin. Lauri Barriak lortu zuen kategoria horretako bigarren saria, eta El Tunelek hirugarrena.
20 establezimenduk hartu dute parte norgehiagokan, ziza eta onddoekin eginiko 14 pintxo eta 12 kazolatxo aurkeztuaz.
