Eskualdeko eskubaloi talde bakarra da Laudiokoa. Aiaraldeko hainbat txokotako kirolariak biltzen dira astero taldearekin entrenatu eta jokatzeko, hainbat arrazoi eta motibazio medio. Duela zenbait aste hasi zuten denboraldia. Hainbat norgehiagoka izan dituzte dagoeneko, baina helburu nagusia kirola ezagutzera ematea eta jendea batzea da.