My way out (Ni naiz naizena) dokumental proiektua aurkeztuko du Yogurinha Borova artista laudioarrak gaur arratsaldean Gasteizen, San Prudentzio kaleko The soul of clothes dendan.
Genero aniztasunari buruzko filma izango da My way out. “Plataforma" baten funtzioa beteko du, Borovaren hitzetan, “trabesti, transexual eta generoa binarismotik at sentitzen duten pertsonek euren iritzi, beldur, amets eta esperantzak plazaratzeko, zentsurarik gabe eta askatasun osoz”.
Crowfunding kanpaina abiatu dute egitasmoa finantzatzeko. Hemen egin daiteke dohaintza.