"Bilbao City Race" Orientazio lasterketa burutu zen igandean Bilboko hirian barrena. Aaron Garmendia laudioarrak bertan parte hartu zuen, senior kategorian, eta hirugarren postua lortu zuen.
Hiru froga antolatu ziren astebururako "Bilbao City Race" orientazio lasterketaren barruan: Legutioko basoetan zehar eginikoa, Bilboko Kasilda parkean gauez ospatutakoa eta igandean Bilbo hirian zehar lehiatutakoa. Garmendia azken horretan aritu zen. 47 minutu eta 57 segundutan osatu zuen ibilbidea baliza guztietatik igaro ostean.