Landa eremuetako bideen inbentarioa egin dute

Erredakzioa 2017ko aza. 16a, 13:00
Nekazal eremuko bideen inbentarioa egin du lehenbizikoz Laudioko Udalak. / aiaraldea.eus

2010ean abiatu zen prozesua, eta zazpi urteren ondoren espero dute onartzea.

Nekazal eremuko bideen inbentarioa egin du lehenbizikoz Laudioko Udalak. Behin-behineko proposamena aurkeztu zuten iragan astean, azaroko bilkuran landuko baita gaia. Amets Meaza zinegotziak azaldu duenez, auzo batzarretan askotan atera da beharra: “Martxoko udalbatzan aho batez onartu zen”. Meazaren hitzetan, baliabideak areagotu dituzte.

Astean bitan Arreta Zerbitzua jarri dute informazioa aurkeztu nahi izan dutenentzat. Era horretan bildu dituzte landa eremuko bide guztien kokapena eta ezaugarriak jasotzeko fitxak, besteak beste. “Jasotako alegazio batzuk osotasunean txertatu ditugu, beste batzuk baztertu, eta gutxi batzuk moldatu. Proposamen hori da onarpen fasera igaroko dena”.

Gaur arte inbentariorik egon ez dela eta, azterketaren beharra eta garrantzia azpimarratu du zinegotziak: “Baserritarren eskaera izan da, bidearen jabetza eta publikotasuna argi izateko dokumentuaren beharra zegoen”.

2010ean abiatu zen prozesua, eta zazpi urteren ondoren espero dute onartzea. Hala, hemendik aurrera dokumentu hori izango dute oinarri auzokide, erabiltzaile eta udalaren arteko arazoak kudeatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide