Laudioko zoru-industrialaren ia hiru laurdenak baliatzen dira jarduera ekonomiko baterako. Hori da udalak plazaratutako ikerketaren ondorio nagusia. Aiarako Kuadrillak koordinatu du azterketa, Foru Aldundiak finantzatuta.
Erregistroa osatu da, herrian 209 industria-gune zenbatuta. “Espazio horietako 150 tokitan dago jardueraren bat. Gainontzeko 59tan, aldiz, ez da ekintzarik egiten”, azaldu du Iñigo Martinez Cerrillok.
Zinegotziak adierazi du “pontentzialitate handiko” tresna dela burututako erregistroa, “jarduera ekonomiko berrien garapenerako dauden aukerak erakusten dituelako”.