Herriko hainbat guneetako argiteria berrituko dute, Laudioko Udalak jakinarazi duenez. Hiru zonaldetako argiak aldatuko dituzte: Lamuza Parkekoak, Lamuza Plazakoak eta Nerbioiko Kaleko bigarren zenbakiko zebrabidearen albokoak.
Amets Meazak azaldu du ez dela “lan puntuala” izango. “Azken urteetan 60.000 euroko diru-saila zehaztu dugu aurrekontuetan. Modu horretan joan gara berritzen herriko zenbait kaletako argiztapena”. Bi helburu ditu hori egiteak, zinegotziaren esanetan: “Kontsumoa murriztea eta eraginkortasun energetikoa handitzea”.
Bost asteko epea
59.983 euro baliatuko dituzte obra hori egiteko. Hala ere, oraindik esleitzeke dago obra. Behin hori zehaztuta, hautatutako enpresak bost aste izango ditu aipatutako zereginak betetzeko.
Meazaren esanetan, hainbat hobekuntza egingo dira baita ere Lamuza Plazako berdeeguneetan, “udalaren baliabideekin”.