Aiaraldeko Ikasle Eguna antolatu du Ikasle Abertzaleak-ek azaroaren 25erako. Laudioko Gaztetxean izango da zita. Kutsu feminista nabarmena izango du egitarauak. Hezkuntza eta feminismoari buruzko hitzaldia egingo dute goizean. Triki-poteoa eta ikasle bazkaria egingo dituzte jarraian, eta “kontzertu kolektiboa” egongo da gero.
Olinpiadak, hitzaldia eta bertso saioa egingo dute arratsaldean, eta kontzertuak gauean. Emakumezkoak izango dira oholtzara igoko diren musikari guztiak: Aneguria, Aiala eta Pottors Destroyers.