“Mundo animal” izango da Amakomun talde laudioarraren lan berriaren izenburua. Berriki zabaldu dute diskoko lehen abestia: “En la ignorancia”.
Zortzi kanta eta bi “bonus-track” izango ditu maketak. Taldearen entsegu lokalean grabatu dituzte hamar abestiak. “Disko autoekoiztua izan da erabat”, adierazi dute taldekideek. Hala ere, adierazi dute ez dakitela euren lehen edo bigarren lana den. “Amakomun gisa beste maketa bat grabatu genuen duela zenbait urte, baina ez genuen inoiz argitaratu”.
Aiaraldea Komunikazio Leihoak ondorengo elkarrizketa egin zien orduan: