“Bizi zaitez bizi” programaren bigarren edizioa jarriko du abian Laudioko Udalak. 60 urtetik gorako bizilagunei zuzendutako egitasmoa izango da, eta lehen edizioak zituen helburu berak izango ditu: “Eguneroko arazo eta korapiloak kudeatzen jakitea”. Hala adierazi du Isa Bovedak. Ongizate Saileko zinegotziak jakinarazi du ekimena 18 saioz osatua egongo dela, “abendutik maiatzera bitartean egingo dira eta ordu eta erdikoa izango da bakoitza”.
“Gizonezkoak bereziki”
Programa aurkezteko hitzaldi informatiboa eskainiko dute abenduaren 4an, 18:00etan Kultura Etxean. “Aurkezpen saioa izango da, bertaratutakoei ez zaie konpromisorik eskatuko”, nabarmendu du Bovedak. Zinegotziak gizonezkoak animatu nahi izan ditu bereziki parte hartzera, “lehen edizioan mutil bakarra egon zen, gainontzeko parte hartzaileak emakumezkoak izan baitziren. Badirudi norbere burua zaintzea ez dela 'gizonezkoen kontua'".