Euskara ikasteko 196 beka eman ditu aurten Laudioko Udalak, 42.500 euro guztira. Emandako laguntza horietako gehienak -174- matrikularen %50 finantzatu dute. Beste 22 kasuetan, aldiz, % 100 ordaindu du udalak, pertsona langabetuei bideratu zaizkielako.
Amets Meatza zinegotziak adierazi duenez, jaitsiera eman da beka eskaera kopuruan: "Iaz baino 12 gutxiago eman dira". Zinegotziaren ustetan, bi arrazoi egon daitezke beherakada horren atzean: langabezia tasa txikitu izana eta Arabako Foru Aldundiak antzeko ditu-laguntza bat atera duela.