Zinebi jaialdian saritu dute Ager Mendieta

Erredakzioa 2017ko aza. 21a, 16:29
Ager Mendieta, artxibo irudi batean. / A.M.

“New Talent” saria jaso du “La petite mort” lanagatik, filmaren gainontzeko egileekin batera.

Bilboko Nazioarteko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Jaialdian (Zinebi) saritu dute Ager Mendieta. “New talent” saria jaso du gazte laudioarrak “La Petite Mort” filma laburragatik,  Lalärt Producciones ekoiztetxeko gainontzeko kideekin batera.

Emakumeen masturbazioa hizpide
Emakumezkoen masturbazioa jorratzen du pelikulak eta hainbat jaialditan aurkeztu dute dagoeneko. Soinu arduraduna eta produkzioa zuzendaria izatea egokitu zitzaion Mendietari filmaren grabaketan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide