Orain arte egin dituen euskarazko abesti guztiak disko bakarrean bildu ditu Yogurinha Borovak. "Amari" da albumaren izenburua, zazpi abesti ditu eta Durangoko Azokan eskuratu ahalko da. Abesti horietako baten bideoklipa plazaratu berri du artista laudioarrak (goian ikusi daitekeena).
