Eguraldia lagun, 10:00etan abiatu zen Laudiko Krosaren XXXIII. edizioa Laudioko atletismo taldeak antolatuta. Laudioko eta eskualdeko korrikalari ugarik parte hartu bertan.
5 kilometroko herri lasterketan Helene Arzuaga eta Koldo Etxebarria laudioarrak bigarren postuak lortu zituzten emakumezko eta gizonezko kategoriatan, hurrenez hurren.
Senior kategorian Amurrioko Oinkariak taldeko Pablo Masek lortu zuen lehenengo postua, lasterketa hasieratik buru izan ostean.
Laudio Atletismo taldeko kideek ere emaitza onak erdietsi zituzten. Josu Apraizek, Iñaki Galindezek eta Angela Santamariak podiumera igotzea lortu zuten beteranoen kategorian. Junior eta kadete mailetako korrikalariek ere emaitza onak lortu zituzten eta goiko postuetan sailkatu ziren.