Bilera irekia deitu du SOS Laudioko Lamuza Parkeak datorren abenduaren 12rako, “kulturan interesa duten herriko elkarte, talde eta norbanako guztientzat”. 19:00etan izango da zita, Kasinoan.
Bi gai landuko dituzte bertan. Alde batetik, Kasinoaren “hornikuntza eta beharren azterketa” egingo dute. Bestetik, “elkarlan proposamen bat” luzatuko dute, “Kasinoan eta Ortuzainaren etxean urtebeteko programazio pilotu bat koordinatu eta dinamizatzeko”.
