Gurutze Gorriaren eraikineko eta auzoetako espaloietako irisgarritasuna hobetzeko lanak behin bukatuta, obra berriak iragarri ditu Laudioko Udalak. Lan horiek hurrengo hilabetetan zehar luzatuko dira.
Abian da Lamuza plazako, parkeko eta Nerbioi kaleko argiztatze publikoa berrikusi eta aldatzeko lizitazioa, 60.000 euroko aurrekontuarekin.
Herriko hainbat kale eta errepide ere asfaltatuko dituztela iragarri dute. Motxotekale kalean hasiera eman diete dagoeneko obra horiei. Leziagako bihurgunean, La Milagrosa ikastetxeko jolastokian eta Goienurin ere burutuko dituzte asfaltatze obrak.
Larra auzoko errepideetan ere hobekuntzak burutuko dituzte. Egun obra horiek prestaketa lanetan aurkitzen dira, bide-bazterren garbiketa egiten ari baitira, besteak beste.