Herri Eskolak antolatu ditu Aiaraldeko Ikasle Abertzaleak taldeak Laudio Ikastolan gaur, Espainiar Konstituzioaren Egunari planto egiteko. Goizean goiz eman diote hasiera egitarauari. Alaitz Aramendi preso politikoaren egoera izan dute mintzagai, Jose Angel Aramendiren -Alaitzen aitaren- eskutik. Gazteak eta errepresioa izango dute gero mintzagai, “Gazteak kalean” dokumentalarekin. Elkartasun argazkia egingo dute gero, Alfredo Remirezi bidaltzeko. 13:35ean izango da azken ekintza: Errebaliden ariketa.
