Ermualdeko indusketak jendarteratzeko hainbat ekintza egingo dituzte hurrengo egunetan. Gaur -abenduak 7- “Barneferentzia” egingo dute 18:00etan Sorgin tabernan, ostegunetako pintxo-potea baliatuta. Ismael Garcia Gomez eta Sergio Escribano izango dira hizlariak, eta euskaraz zein erdaraz azalduko dituzte indusketen nondik norakoak.
Abenduaren 23an, aldiz, bisita gidatuak egingo dituzte, 10:00etatik 17:00etara, orduro. Ez da aurretik izena eman beharko, nahikoa izango da zitetako batera agertzearekin. Iragan larunbatean -abenduak 2- egiten saiatu ziren, baina bertan behera utzi behar izan zuten eguraldiagatik.