Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakume baten salaketa jaso zuten atzo, "Tokomotxoari" lotua. Biktimak adierazi du emakumezko eta gizonezko batek parte hartu zutela iruzurrean, eta lortu zutela dirua eskuratzea. Atzo gertatu zen Virgen del Carmen kalean.
"Tokomotxo" deitzen zaio iruzur egiteko moduari, Ertzaintzak aipatu duenez. Iruzurgileek dirua eskatzen diote "biktimari", trukean "baliotsua" den beste zerbait emanda. Eskaintzaren balioa baino diru kopuru gutxiago eskatzen zaio hartzaileari, baina, benetan, gauza horrek ez du ezer balio; izan liteke saririk gabeko loteria edo diru faltsua, esaterako.