Laudioko EHBilduk azaldu duenez, Ondasun Higiezinen Zergaren kobratzea burutzeko Arabako Foru Aldunditik martxan jarritako programa berri bat erabili da ikasturte honetan. Koalizioaren arabera auzokideen datuak programa batetik bestera pasatzerakoan, zergaren ordainketa helbideratua egin behar zuten hainbat herritarren datuak ez ziren berritu eta ezin izan zuten ordainketa egin.
Akats informatiko horren aurrean, Udal Gobernuak OHZren ordainketa epa luzatu egin du urtarrilaren 23rarte. OMNIA alderdiak zabaldutakoaren kontrara Ondasun Higiezinen Zerga ordaindu ezin izan dutenei ez zaiela gehiago ordainaraziko argitu du EHBilduk.