Herritar ugari bertaratu dira Erroke Deunaren Kofradiak Laudioko Lamuza Parkeko kasinoan Joaquín Bárbara y Balza margolari laudioarraren bizitza biltzen duen liburuaren aurkezpenera. Egoitz Bernaola-Luxa historialariak idatzi du margolariaren bibliografia eta Kepa Barañanok euskaratu du.
Erroke Deunaren Kofradiaren ekimenez abiatu da liburu honen argitalpena. Liburuaz gain artistaren hainbat koadro berreskuratu eta erreproduzitu dituzte.
Aurkezpenean Joaquín Bárbara y Balza ondorengoak ere izan dira.