Espainiako Futbol Liga Profesionaleko 1. mailan aritzen da Aimar Velasco laudioarra, 4. epaile gisa. 2.B mailan urte luzez epaile lanetan aritu ostean, 2016an egin zuen jauzi 1. mailara.
CD Laudion jokatzen zuela egin zuen Velascok epaile ikastaroa, jokalari eta epaile jarduna uztartu zituen hasieran baina, ikasketak tarteko, arbitro moduan aritu da soilik azkenengo urteetan.
1. mailan lanean elitezko jokalariekin aritzen da. Bere lanaren ardura dela eta, ezin du Euskal Herriko taldeen partidetan epaile gisa jardun. Arbitratu duen azken norgehiagoka Bartzelonak eta Villarealek abenduaren 9an jokatu zutena izan zen.