Atzo lehiatu zen Gipuzkoa Krosa Ordiziako Oiangu parkean eta Laudio Atletismo taldeko bi lasterkarik buruan bukatu zuten ibilbidea. 20 urtetik azpiko mailan Nahia Jaen izan zen irabazlea eta Besaide Astobizak eskuratu zuen 2. postua.
Proba gogorra izan zen atzokoa, hotzari gehitu behar baitzitzaion lokatza.