Kaleratzeek aurrera eginez gero, 47 langile geratuko dira Gometegui enpresan. Zuzendaritzak espedientea tramitatu du dagoeneko epaitegian eta urtarrilean egikarituko liratekezke kaleratzeak.
Printzipioz kaleratuen izen-abizenak jakinarazi ez badituzte ere, langabezian geratu daitezkeen beharginen zerrenda zabaldu dute.
Hurrengo astean oporrak izango dituztenez enpresan, oraindik ez dute mobilizaziorik deitu. Hala ere, hurrengo hilabetea izango dute negoziatzeko.