I.Open Laudio Tenis txapelketa antolatu du klubak abenduan zehar. Iragan asteburuan hasi zuten lehia Gardeako frontoian, eta asteburuan lehiatu ziren finalak. Antolatzaileen arabera "egun arrakastatsuak" izan dira parte hartze eta neska-mutilen tenis mailari dagokienez.
Kategoria ezberdinetako zaleek jolastu dute txapelketan. Ekitaldia sari banaketarekin eta luntxarekin bukatu zen.