Luze jo zuen urteko azken Udal Osoko Bilkurak. Kantauriko Urkidetza Uren patzuergoan sinatutako estatutuak aldatzea izan zen bertan hartutako erabakietako bat.
Bestalde, EHBilduk Tokiko Erakundeen Finantzaketa sistema hobetzeko proposamena aurkeztu zuen mozio bidez. Tokiko Erakundeen Finantzaketak 20 urte daramatza berrikusia izan gabe; ondorioz, udal eskumenen eta hauek jasotzen duten dirulaguntzen arteko desoreka gertatzen dela salatu zuen Udal Gobernuak. EAJk mozio alternatibo bat aurkeztu bazuen ere mozio nagusia atera zen aurrera EHBildu, Omnia eta Txaro Sarasuaren botoei esker.
Mugikortasuna eztabaidan
Herriko mugikortasunak ere pisu garrantzitsua hartu zuen. Oposizioko talde guztiek mozio bateratu bat aurkeztu zuten. Bertan, besteak beste, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako erreserbatutako aparkalekuen erabilera txarra mahaigaineratu zuten.
Alvaro Barriosen agurra
Alvaro Barriosek zinegotzi kargua utzi zuen, abendukoa izanik bere azken udalbatza. Zinegotzi karguaz gain Omniaren bozeramaile izatea baztertu du: lan hori Nerea Gonzalezek hartuko du bere gain. EHBildu eta Omniaren arteko tentsioak oso agerikoak izan ziren Barriosen azken hitzartzean. Alvaro Barriosek hainbat akusazio zuzendu zizkion udal taldeari eta.