Gazteria teknikari postua bete dezakeen pertsona baten bila ari da Laudioko Udala, ordezkapen bat egiteko. Hauek dira interesdunek bete beharko dituzten baldintzak: Unibertsitate gradu edo lizentziatura izatea, Euskararen 3. perfila edo EGA izatea eta formazioa izatea gazteria alorrean.
Lanbideren orrian argitaratu dute lan-eskaintza. Erakunde horren bulegora jo behar dute interesdunek. Behin aurre-aukeraketa eginda, ondorengo merituak hartuko dira kontuan postua nork beteko duen ebazteko:
- Administrazio publikoan eginiko lanak.
- Azken 5 urteetan eginiko ikastaroak, baldin eta hauek harremana badute bete beharreko postuarekin edota gazteriarekin, herri mugimenduekin, euskal elkartegintzarekin edota hezkuntza eta aisialdiarekin.
- Elkarrizketa.
Hemen kontsultatu daitezke lan-deialdiaren oinarriak.
Ikusi hemen eskualdeko lan-eskaintza gehiago.