Lamuza parkeko goiko partean lan egingo dute beharginek 6 hilabetez. Kontratatuko diren 5 langile horiei gehitu behar zaie beste 10 lagun. Izan ere, eskualdeko enplegu programaren barruan 5 pertsona kontratatu zituzten landa eremuan mantenu eta hobekuntzak gauzatzeko eta beste 5 ardura berdinei aurre egiteko, baina kaleetan. Horri esker, Ugarteko konkorrak kendu dituzte, esaterako.
Bi deialdi gehiago
Horrez gain, udal bitartekoak baliatuta, bi deialdi gehiago egingo dituzte. Alde batetik, Perco inguruko kaleetan konponketak ahalbidetzeko eta udaberrian ibaia garbitzeko.