Laudioko Udal Gobernu Taldeak iragarri du begi onez ikusten duela herritar talde batek abiatutako sinadura bilketa haurrentzako Gabonetako Parkea kiroldegian egin dadin.
EH Bilduko bozeramaileek azaldu dute duela urte batzuk ekimena Aldai plazara mugitu zutela esparru pribatu batean antolatzen zelako; "Lekua urrun zegoen eta txu-txu trena jarri genuen behin jendea joateko".
Jon Ander Altubek azpimarratu du espazio pribatuan gauzatu baino lehen, kiroldegian egiten zela eta ideia egokia izan daitekeela bertan egitea berriro. "Gainerako alderdiekin landu behar dugu, baina ondo iruditzen zaigu leku publiko batetik beste gune publiko batera mugitzea".