Arabako Fiskaltzak hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eskatu du gizonezko batentzat 16 urteko emakumezko baten aurrean masturbatzea egotzita.
2016ko abenduan jazo zen gertaera Aretako tren geltokian. Gizonezkoak 48 urte zituen garai hartan. Geltokiko banku batean eseri zen, prakak jaitsi zituen eta masturbatzeari ekin zion adingabearen aurrean, honi “hitz-zikinak” esaten zizkion bitartean.
Gaztea nasatik atera zen baina gizonezkoa bere atzetik joan eta musukatzen ahalegindu zen. Emakumearen eskua hartu eta bere zakilera zuzentzen saiatu zen baita. Neskak zaplazteko bat eman zion orduan eta alde egin zuen.