Guardianeko enpresa batzordeak salatu du enpresako zuzendaritzak bi langile kaleratu dituela. Fabrikako barne-garraioaz arduratzen den Castro enpresan lan egiten zuten bi behargin horiek, eta urte hasieran bota zituzten. Modu horretan barne-garraio zerbitzuan sei pertsona egotetik lau egotera pasa dira. Lau horietako bi, gainera, laster jubilatuko dira.
Horregatik, Komiteko kideek adierazi dute ez dutela ulertzen zuzendaritzaren jokabidea, “jubilatuko direnek utziko duten lekua bete ahalko luketelako kaleratuek”. Hortaz gain, aipatu dute langileetako batek 17 urte zeramatzala fabrikan: “Castro azpi-kontratatako kide beteranoenetariko bat da”.
Batzordeko kideek uste dute “Float” ataleko arduradunak direla kaleratzeen erantzuleak. “Ezin diegu nahierararan aritzen utzi”. Era berean, salatu dute giza baliabideen bulegoak ez diela kaleratzeez informatu.
Elkarretaratzea ostegunean
Horregatik guztiagatik egingo dute elkarretaratzea ostegunean -urtarrilak 18- 12:30etatik 14:30etara lantegi aurrean. Txanda aldaketetan bertaratzeko deia luzatu diete langileei.