Irmoki salatu du Sugarrak saskibaloi taldeak Laudioko Udal Polikiroldegiko saskibaloi kantxako zoruaren egoera. Klubaren esanetan, zoruaren egoera kaskarrak kirola praktikatzeko aukera onik ez eskaintzez gain jokalarien arteko lesio kopurua ere ugaritu du.
Duela 13 urte aldatu zuten jokalekuko zorua, urtero udan zehar jasotzen dituen leunketa saioek erabat hondatu dute kantxa. Azken bost urtetan egoera txarrera egin duela diote, askotan kirola praktika-ezina bihurtuz. Egungo egoerak asko ugaritu ditu orkatila eta belaun lesioak, bai eta lumbalgia kasuak. Gaztetxoenen garapen fisikoan ere eragozpenak sortzen dituela mahaigaineratu dute.
Aspektu teknikotik ere zailtasunak jarri dizkie hain pista irristakorrak, hainbat saskibaloi-epailek araudia moldatu behar izan duela diote Sugarrakeko kideek “La Granja” polikiroldegiko kantxara moldatu ahal izateko.
Udalarekin bilera
Sinadura bilketari ekin diote change.org ataria erabilita. Eskaera zuzena egiten diote udalari neurriak hartu ditzan. 1000 sinadura bildu nahi dituzte Udaletxeari interpelazio zuzena egiteko asmoz.
Udalak bere agendan sartu du saskibaloi kantxaren gaineko kezka eta aste honetan elkartuko da Sugarrakeko ordezkariekin arazoari konponbide bat bilatze aldera.