Podemos/Ahal Dugu alderdiak egoitza izango du Laudion urtarrilaren 25etik aurrera. Egun horretan egingo dute irekiera ofiziala eta aurkezpen ekitaldia antolatu dute horretarako.
19:00etan atea ireki eta luntxa eskainiko dute. Laudioko zirkuluak jakinarazi du Euskadiko Podemoseko zenbait ordezkarik parte hartuko dutela hitzorduan.