EAJk azpimarratu du gainerako erakundeek baimena eman diotela Mercadona berriaren proiektuari, baina EH Bilduk ez duela Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorraren aldaketa egikaritu. Horretarako, udal osoko bilkurara eraman behar da gaia, eta bozkatu.
Jeltzaleek utzikeria leporatu diote udal gobernu taldeari prentsa oharrean. EAJren ustez, enplegu berriak eta superfizie handien arteko lehiakortasuna kaltetzen ari da EH Bildu.
1740 metro karratu
Tresmarfil enpresa zegoen tokian kokatuko litzateke Mercadona, hau da, Suhiltzaileen eta Tubacex lantegiaren artean. Pabiloiak 1740 metro koadrokoko azalera dauka, eta aparkalekuak 1800 metro koadro.