Eguraldia lagun izan dute Herri Krosaren XI. Edizioan parte hartu duten kirolariek. Gaur goizean izan da norgehiagoka eta laudioarrek zeresana eman dute lasterketan, herriko bizilaguna den Koldo Ayesta Zaballa izan baita helmugara iristen lehena. Emakumezkoen kategorian, aldiz, Mari Karmen Gartzia basauriarra gailendu da.