Unai Apodaka: 10 telesaio neguan ikusteko

Erredakzioa 2018ko urt. 30a, 17:38
Unai Apodaka telesail amorratua da eta neguko sasoian ikustekoen zerrenda osatu du / Aiaraldea.eus

UNAI APODAKA laudioarrak neguko egun euritsuetan etxeko epeltasunean ikusteko 10 telesailen zerrenda osatu du.

La peste (2018): XVI. mendea. Sevilla Europako hiririk garrantzitsuenetarikoa bilakatu da Amerikarekin ematen den merkataritzarekin. Baina produktu baliotsu eta exotikoekin batera ideia modernoak ere zabaldu egiten dira, estatus-aren kontrako ideiak. Hau da telesailaren muina, non pertsonai ezberdinak gizarte zikin batean buru-belarri sartuta dauden eta aurrera egiten saiatzen diren, bakoitzak oso bestelako interesekin. Honekin batera izurritea hirian zehar zabalduko da, protagonistak muturrera eramateko.

Rome (2005): “Erroma ez zen egun batean eraiki”. Telesail honek Errepublikaren gainbehera eta Inperioaren agorpena kontatzen du, hainbat politikari, soldadu eta patrizioen erabakien ondorioak erakutsita, non anbizioak bizitza asko garbituko dituen. Protagonistak bi legionario dira pertsonaia handien eskuetan maiz aurkituko direla, baina aldi berean haien bide pertsonala eraikitzen saiatuko dira, Erroma eraldatzen den bitartean.

Rick and Morty (2013): “Regreso al futuro”-ren parodia honetan Rick zientzialaria eta bere biloba Morty unibertso eta dimentsioetan zehar mugituko dira izugarrizko abenturetan. Telesailaren umore beltzak eta gidoi krudelak gai polemikoak jorratzen dituzte, baina atal bakoitzaren egoera zentzugabeek irribarre bat marraztuko dute beti ikuslearen aurpegian. Aipatzekoa da ere programa honek dituen erreferentzia kulturalak eta erabilitako musika, esperientzia asko hobetzen dutelako.

Sherlock (2010): Nolakoa izango litzateke XXI. Mendeko Sherlock Holmes detektibea? Erantzuna BBC-ren telesail hau da. Benedict Cumberbatch eta Martin Freeman aktoreek sinesgarriak diren Holmes detektibe eta Watson doktorearen papera hartzen dute, Arthur Conan Doylek gaur egungo garaietarako idatzi izan balitu bezala. Kasuek ikuslearen arreta eskatzen dute, baina liburuetan bezala benetan erruduna nor den asmatzea ia ezinezkoa da eta detektibearen laguntza beharko dugu dena ulertzeko.

Scrubs (2001): Telebistak medikuei buruzko telesailekin gainezka egiten zuen garaiko sasoietan aurkitzen gara. Kasu hau ezberdina da, non komedia eta drama modu zuzen batean nahasten diren. Doktoreak pailazo bezala aritzen dira kapitulu askotan zehar ezinezko ametsak izaten, baina askotan errealitatera bueltatzen dira erakusteko nola umorea ihes egiteko errekurtso bat ere baden. Izan ere, gaixoak hiltzen direnean norberak guztia eman ondoren zalantzan jartzen du bere lana eta hurrengo egunean ospitalera bueltatzeko aukera onena, lagunen babesa bilatzea da, oroimen beltzak alde batera utzita eta lortu diren guztiagatik pozteko.

The Man in the High Castle (2015): II. Mundu Guda Alemaniak eta Japoniak irabazi ondoren  Amerikako Estatu Batuak okupazio esparrutan zatitu egin zen bi potentzia garaileen artean. 60ko hamarkadan autoritatea erresistentzia talde berezi baten atzean dabil, zeintzuk propaganda filmak ilegalki zabaltzen dituzten gizartean, mundu hobe baten aukera erreala dela ziurtatzen, baina badirudi pelikula arrunt batzuk baino gehiago direla. Protagonista grisez beteriko saioa da hau, pertsonaiak eraldatzen joango dira hartzen duten bidearen arabera. Edonola ere, guztiek film horiek izango dituzte `protagonistek elkargune eta euren erabakiek mundua aldaraziko dute.

Futurama (1999): Matt Groening, Los Simpsons-en sortzailearen beste saio baten aurrean gaude. 3000. urtean mezularitza-zerbitzu bateko langilearen abenturak jarraitzen ditu telesailak espazioan zehar. Kalitate handiko komedia da, non hankaz gorazko distopia batean bizi den gizartearen eta gure errealitatearen arteko konparazioak atal bakoitzean egiten diren. Hori bai, zerbait azpimarratu behar bada pertsonaiak dira, ahaztezinak bihurtzen dira oso azkar eta haien inperfekzioak askotan erabiltzen dira istorioan aurrera egiteko. Hasieratik amaieraraino barregarria eta interesgarria da saioa, ziurreniki askok ezagutzen duguna, baina hasieratik amaierara ikustea merezi duena.

1992 (2015): 90eko hamarkadan Italian izugarrizko ustelkeria eskandalua argitara eman zen, eta garaiko alderdi politiko gehienak jo zituen. Horrek hankaz gora jarri zuen estatua bera eta telesailak gertatu zena erakusten du modu dramatiko batean. Protagonistek eragile ezberdinei aurpegia jartzen diete; polizia, epaile, politiko, enpresari eta edozein motako gaizkileei, besteak beste. Eskandalua gaur eguneko Italiar politikaren egoera azaltzen du, eta ezinezkoa da Espainiarekin konparaziorik ez egitea, hain hurbil ikusten den errealitate bat izanda. 

Blackadder Goes Forth (1989): Monty Python-en pelikulak gustuko izan badituzu hau antzekoa da, umore britainiar zentzugabez josita baitago. I. Mundu Guda da eta lubakietan soldaduak hiltzen dira nonahi balio gutxiko erasoetan. Jeneralak izugarrizko estrategiak prestatzen dituzten bitartean, frontetik ehunka kilometrotara, zenbait kasutan guda modernoa ezagutzen ez duten arren. Protagonistek izugarrizko umorearekin aurkezten dute gudaren gorabeherak, bizirik ateratzen saiatzen diren bitartean. 

Aktoreen artean Rowan Atkinson (Mr. Bean) eta Hugh Laurie (House) famatuak daude. Esan beharra dago garaiko historiaren eta, batez ere, ingeles maila ona komenigarriak direla saio hau guztiz gozatzeko.

Planet Earth II (2016): Azken saioa ezberdina da, munduko natura eta animaliak aztertzeko aukera paregabea ematen duelako. Izugarrizko irudi kalitatearekin edozein xehetasun ikustea ahalbidetzen du, munduko ekosistema ezberdinak jorratzen ditu atal bakoitzean. Saio hau begientzako saria dela izan daiteke, hamarreko soinu-banda batez lagundua.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide