Oso emaitza onak lortu dituzte Laudio Tenis Taldeko jokalariek asteburuan Gasteizen jokatutako Arabako Eskolarteko Tenis Jardunaldietan.
Infantil eta Kadete kategorietan Iker Luengas gailendu da Ibon Aranazen aurkako partida irabazi ostean. Joseba Aizek, bere aldetik, finalera iristea lortu du, baina azken norgehiagoka galdu du Mendizorrotzako Tenis Klubeko jokalari baten aurka.
Oihane Eguiguren bigarren
Oihane Eguigurenek ere emaitza esanguratsuak lortu ditu, bigarren postua lortu baitu 35 urtetik gorakoen kategorian.
