One Punch Man: Telesaio dibertigarria. Umore erraza, baina sofistikatua erabiltzen du lehen unetik. Protagonista mutiko bat da eta munduko superheroirik onena izan nahi du. Hain ondo lortzen du ezen ukabilkada bakarrez edozein mehatxu gainditzen du. Hori bai, ospearekin ez du arrakasta handirik izango.
Shingeki No Kyojin: telesaioa oso ezaguna da. Kontatzen duen istorioa girotua dago erdi aroko sasi-mundu batean. Garaia baino askoz aurreratuagoak dauden zenbait elementu agertzen dira, hori bai. Protagonistek defendatu behar dituzte hirien hesiak titanen erasoetatik, izaki maltzurrak baitira eta gizakiak jaten dituzte.
Paradise Kiss: Neska bat da telesaioaren protagonista. Eskola trinkoak jasotzen dituenean unibertsitatean sartzeko, norbaitekin topo egingo du, eta apurka-apurka, pertsona horrek iritzia aldatuko dio bere etorkizunari buruz. Ondorioz, modan sartuko da buru-belarri.
Shiki: Dena hasiko da familia bat joaten denean bizitzera herri txiki bateko luxuzko etxe bakarrera. Handik gutxira, heriotza misteriotsuak jazoko dira bertan. Tokiko mediku bakarra saiatuko da hasi den epidemiaren sendabidea lortzen eta katastrofearen iturburua topatzen.
Yuri on ice: Patinatze artistikoa gogoko baduzu, hau da zure telebista saioa. Pertsonaia karismatikoak dauzka eta amodio harremana oso gozoa.
Hajime no ippo: Hau ere kirolari buruzko telebista saioa da, baina borroka kirolekoa. Boxeoan hasi berri den gazte baten istorioa da, ringaren mundutik kanpo dagoena. Hori bai, bere ezaugarriez ohartuko da eta, horregatik, abiatuko du boxeoaren gailurrera igoera.
Another: istorioa jazotzen da ikastetxe batean, eta bertan 70eko hamarkadan gertakari misteriotsua egon zen. Protagonista eskola horretan ikasten hasiko da eta, apurka-apurka, jabetuko da ustezko madarikazioaren ondorioaz, jadanik lau hamarkada igaro badira ere.
The parasyte: Egungo garaian girotutako saioa. Gau batean, planeta inbaditzen dute zizare parasitoek. Kaltetuen artean dago protagonista, baina bera ez dute guztiz parasitatu. Hori baliatuta, aurre egingo die parasitatutako gorputzei, gizadia babesteko.
Galaxy Rangers: Animea ez bada ere, zenbait aldagai dauzka bere osaketan, eta horregatik zerrendan egon behar da. Abiapuntua hurrengo da, “opening”-ean adierazten duten moduan: “2086. urtean, bi estralurtar bakezale etorri ziren Lurrera laguntza eske. Eskerrak emateko, hiper bultzatzailearen planoa eman ziguten, eta horrek gizakiei balio izan zien izarretako bidea irekitzeko. Horrela elkartu zen talde berezia planeten Aliantza babesteko; esploratzaile ausartak, justizia ideien zaleak eta legea eta ordena mantentzen dituztenak muga berrian. Hauek dira Galaxia zaintzaileak”.
He-Man new adventures: Bai, telesaio hau ere ez da guztiz animea. Edonola ere, sartu dut, nahiz eta telesaio originala itzal handikoa izan, jarraitzaileek ez zuten onartu eta lehiakortasun handia izan. Hala eta guztiz ere, nik gogoko dut ideia nola irauli duten. Oro har, gauza bera kontatzen du, baina marrazkiak askoz “animeagoak” dira; etorkizunean mutanteak, eskeletor eta He-Man daude. Egun, ikusteko gogorra da gidoiak direla medio, baina, hori kenduta, gozatzeko modukoa da. 2002. urtean egindako ekoizpen berria ere interesgarria da.
Shisa no teikoku: Hau bonus bat da eta ez telebista saioa filmea baizik. Hori bai, hain ona da ezen ezin baita baztertu. XIX. mendean girotua dago eta hildakoen gorpuak berpizten dituzte lan egin dezaten garapen industriala bultzatzeko. Protagonista hori aldatzen saiatuko da.