Laudio protagonista "A bocados" ETB2ko saioan

Aitor Aspuru Saez 2018ko urt. 31a, 11:00
Atzoko grabaketen argazkia. / Iluntze Taberna

Atzo Laudion egon zen "A bocados" telebista saioko taldea grabaketak egiten eta, horrez gain, "Bizi Poza" txokoan egindako atala emititu zuten.

"A Bocados" ETB2ko telebista saioak pagotxa topatu du Laudion. Izan ere, atzo Iluntze tabernan eta Basozabalen egon ziren atal berrietarako edukiak grabatzen.

Hori gutxi balitz, "Bizi Poza" txokoan egindako saioa emititu zuten, telebista-katearen atarian dago ikusgai.

Pintxoa Iluntzen
Hector Borge Iluntze Tabernako kideak azaldu du "Explosión" pintxoa prestatu zutela atzo telebista saiorako. "11:00ak aldera etorri ziren eta pintxoa nola egiten dugun jaso nahi zuten hasieratik. Hau da, kalabazina, piperrak, bakailaoa eta zizak kozinatu baino lehen", argitu du tabernariak.

Hectorrek berak deskribatu zien nola egiten den errezeta eta Placi Garciak, ordea, Iluntzeren historia kontatu zien.

Kasualitatez, atzo ere argazkia egin behar zuten Laudioko Pintxo Lehiaketarako, eta, hortaz, "erokeria hutsa izan zen eguna", Borgek nabarmendu duenez. Edonola ere, esperientzia handia dute tabernan, "azken 3 urteetan 3 aldiz agertu gara ETBn, euskaraz eta gazteleraz" gogoratu du.

Basozabalen ere grabaketak
Tabernan egon ostean, mendira jo zuten kameralariek eta gainerako taldekideek; Basozabalera, hain zuzen. Han Felix Mugurutzarekin izan zuten hitzordua eta berak azaldu zien Kanporamartxo edo Basaratuste ospakizunaren ohiturak. Horrela, haragia erre zuten.

Berez, igandean antolatuko dute Basaratustea jaia Laudioko Larrazabal auzoan, San Joan Astobitza baselizan, 11:30etatik 14:00ak arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide