Urtebete baino gehiagoz egon dira itxita Ellakuri eta San Martin futbol zelaietako tabernak. CD Laudio eta Altzarrate Klubak akordioa lortu eta bi tabernen kudeaketa eskaintza zabaldu dute.
Bi kirol instalazioetako tabernaren bat kudeatzeko interesa duen orok klubekin harremanetan jarri beharko du, otsailaren 14a baino lehen.
Zuzendaritzak azaldutakoaren arabera, Ellakuri eta San Martin futbol zelaietako irekitze eta itxiera ordutegi barruan funtzionatuko lukete tabernek eta ez litzateke hauen alokairua ordaindu beharko.