Sexu delituak egotzita 20 urteko laudioar mutila atxilotu du Ertzaintzak. Poliziak adierazi duenez, astelehenean atzeman zuten gaztea haren etxean. Sexu jazarpena leporatzen diote: "16 urtetik beherakoei sexu delituak egitea".
Ertzaintzaren arabera, gaur arte bederatzi adingaberen salaketak jaso dituzte. Eraso moduei dagokienean, sare sozialen bidez jazo direla azaldu du poliziak: "Instagrametik jartzen zen harremanetan adingabeekin, eta postura sexualetan argazkiak bidaltzeko eskatzen zien". Nerabeen gurasoek Aiaraldea Gaur hedabideari jakinarazi diotenez, Whatsappetik ere eskatzen zituen irudiak. Atxilotu ostean Amurrioko epaitegira eraman zuten gaztea, "baina epaitu arte geratuko da aske". Ikerketa oraindik zabalik dago.
Laudio Futbol Klubaren oharra
Laudio Futbol Klubak oharra plazaratu du gertaerarekin zerikusirik ez duela argi uzteko.