Lautxirrinka klubeko kideek 4 domina eskuratu dituzte Espainiako txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ots. 9a, 12:40

Lautxirrinka taldeko kideak, Barakaldoko proban. / Lautxirrinka

Laia Torrek eta Nahia Berganzak urrezko domina jaso zuten, Izaro Etxebarriak zilarrezkoa eta Sara Castrillok brontzezkoa.

Lautxirrinka Patin Klubeko kirolariek lau domina eskuratu dituzte Barakaldon jokatutako lehiaketan. Espainiako proba izan zen, eta aiaraldearrek fin defendatu zuten euren abilezia.  Emaitzak dira horren adierazle: Laia Torrek eta Nahia Berganzak urrezko domina jaso zuten, Izaro Etxebarriak zilarrezkoa eta Sara Castrillok brontzezkoa.

Barakaldon izan zen norgehiagoka, eta 30 bat irristatzaile joan ziren Laudiotik txapelketara. Espainiako lehiaketa izaki, kirolari ugari batu ziren hitzorduan. "175 patinatzailek parte hartu zuten guztira. Nafarroatik, Kantabriatik, Gaztela-Leoiitik... etorri zen jendea". Gurutzeta patin taldea arduratu zen antolakuntzaz. "Irristaketa Artistikoaren IX.Txapelketa Nazioanala izan zen. Klub ezberdinetako kideak elkartzen garelako hartzen du izen hori, baina ez da Espainiako txapelketa". Espainiako txapelketarako txartela, Euskadiko txapelketan eskuratu behar da, Salazarren esanetan: "Horretarako federatuta egon behar da; eta gu, eskola kirolean aritzen gara batez ere". Zehaztu duenez, Laudioko taldetik bi patinatzaile soilik daude federatuta, "maiatzean joango dira Euskadiko txapelketara". 

Emaitzarekin pozik
Marimar Salazar elkarteko lehendakaria pozik azaldu da emaitzarekin: "5 eta 15 urte arteko neska-mutilak eraman genituen txapelketara". Arabako talde bakarra direnez, Bizkaikoekin lehiatzen dira. Probari dagokionez, bi minutuko abesti batekin patinatu behar izan zutela azaldu du. "Gazteekin maila zehazteko 'paseak' eta txapelketak egiten dira", zehaztu du. Martxoan izango dute hurrengo erronka, Gardeako frontoian prestatuko baitute maila-proba. "Irristaketa probak egiteko leku falta dago oro har, jende askorentzako tokia egon behar baita".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide