Eguraldi txarrak ez du eragotzi mozorro lehiaketa. Epaileek adierazi dutenez, maila handia egon da aurtengo edizioan. "Ez da lan erraza izan", aitortu dute ebazpena egin ostean.
Girotzearen sari onena Laudioko pottokiek irabazi dute, 150 eurokoa, hain zuzen. "Budu bada" tribua geratu da bigarren, 100 euroko saria jasota. Sari berezia "Ugarteko neskak" taldearentzat izan da, "emakumeen aldeko mezuak plazaratzeagatik mozorroan".
Karroza ugari
Karroza ugari atera dituzte herritarrek kalera. "Artaburuz" piratentzat izan da lehen postua (300€), "Euskoindiarrak" geratu da bigarren (200€), eta "lumadunak" hirugarren (100€).
12 urtez beherakoen artean "Saltinbanki" izan da onena (75€). 8 lagun baino gutxiagokoen kategorian, aldiz, "Sorginlarrak" atera da garaile., 150 euroko saria eskuratuta.
Talde ertain eta handiak
Talde ertainen artean honakoa izan da sailkapena: "Asegaitzak lehenengo (250€), "Inauterietan Bespa" bigarren (150€) eta "Gusiluz" hirugarren (50€)". 21 lagunetik gorakoen artean, berriz, "Beldartxu eta tximeletak" izan dira onenak (450€), "euskal errota" (250€) eta "musika kaxen" aurretik.