Amurrion egin zen igandean Euskadiko Kros Txapelketa. Fin aritu ziren Laudio Atletismo Klubeko emakumeak eta otsailaren 25ean Xixonen jokatuko den Espainiako txapelketerako pasea lortu zuten.
19 korrikalari sailkatu dira guztira: sei 16 urtetik beherakoen kategorian -Naia Laso, Mariana Aiz, Olaia Arbaiza, Aitziber Astobiza, Uxue Harto eta Malen Atxa-, zortzi 18 urtetik beherakoenean -Maider Martin, Ane López, Naiane Bravo, Alazne Olivares, Izaro Olivares, Uxue González, Tania Alonso eta Itxasne Corral- eta bost 20 urte baino gutxiagokoenean -Nahia Jaén, Besaide Astobiza, Maider Martin, Aitana Delgado eta Iratxe Salazar-.