Bakarkako lehen lana plazaratu du Oier Velezek, Okher ezizena baliatuta. Bere amaren omenez eginiko kanta da, duela urte t'erdi zendu baitzen. “Nire bizitzako emakume garrantzitsuenarekin izandako azken elkarrizketa da, beti egongo da gure bihotzetan”, adierazi du musikari laudioarrak
Iluminati ekoiztetxeko Jon Azkorra arduratu da bideoa egiteaz. Aiaraldean grabatua dago, eta eskualdeko hainbat txoko azaltzen dira, Maroñoko urtegia kasu. Abestiaren oinarria konposatzeaz eta grabaketa eta nahasketaz, aldiz, Egoitz Uriarte Arbaizagoitia musikari laudioarra arduratu da.
Velezek azaldu du honakoa ez dela lan-puntual bat. “Modu erregularrean plazaratuko ditut lanak, bideoklipez lagundurik”.